Maiatzaren 3an eta 4an ospatuko dituzte Indautxuko jai herrikoiak. Aurten bi egun egongo dira auzoan festaz gozatzeko, Bariku Barea eta Indautxu Eguna. Gaur, txupinarekin batera, txerri errea eta Nafar Kantu Taldea izango ditugu indautxu plazan.
Bihar, berriz, egun handia izango da eta ekintzez betea. Izan ere, tortilla txapelketa, txikigunea, herri bazkaria, erromeria eta kale animazioa izango da egun osoan zehar. Bukatzeko, Gora Herria erromeriak arratsaldea piztuko du eta, bukatzean, Sakatu elektrotxarangak auzo osoa girotzeko prest helduko da.
Jai batzordeak gogoratu duenez, duela lau urte Indautxuko jai herrikoiak berreskutze lanari ekin zioten. Lau urte hauetan lantaldeak lan handia egin dutela azpimarratu dute eta gero eta jende gehiago biltzen dutela adierazi dute. "Bilboko erdialdean auzokideek maite duten jai egun bat sortzea lortu dugu" azaldu dute.