Maiatzaren 8an, larunbata, emango zaio hasiera jaiari. Potxin eta Patxin pailazoek hasiko dute eguna 11:00etan. 12:30ean bertso-saioa eskainiko dute Uxue Alberdik, Oihana Bartrak eta Nerea Ibarzabalek. 14:00etan bazkaria eskainiko dute kolaboratzaile diren tabernetan eta ondoren, 16:30ean, Catan, Partxis eta xakea bezalako mahai jolasak antolatuko dituzte. Eguna amaitzeko, bi kontzertu egongo dira: 19:00etan Marta, David eta Goliath-ena eta 20:00etan Leie Meie.
Igandean, maiatzaren 9an, mendi-martxa abiatuko da 10:00etan Bilbo Inguruko Berdegunetik eta 12:00etan bisita gidatua egingo dute auzoan Indautxu Egunari amaiera emateko.