uriola.eus

Aurrera doa Indautxu Eguna

  Kultura-aisialdia  Abando - Indautxu

11:00etan abiatu da Potxin eta Patxin pailazoekin. 12:30ean bertso-saioa eskainiko dute Uxue Alberdik, Oihana Bartrak eta Nerea Ibarzabalek.

Aurrera doa Indautxu Eguna
Irudia: Twitter- Indautxutik | Ikusi handiago | Argazki originala

14:00etan bazkaria eskainiko dute kolaboratzaile diren tabernetan eta ondoren, 16:30ean, catan, partxis eta xakea bezalako mahai jolasak antolatuko dituzte. Eguna amaitzeko, bi kontzertu egongo dira: 19:00etan Marta, David eta Goliath-ena eta 20:00etan Leie Meie.

Igandean, maiatzaren 9an, mendi-martxa abiatuko da 10:00etan Bilbo Inguruko Berdegunetik eta 12:00etan bisita gidatua egingo dute auzoan Indautxu Egunari amaiera emateko.

Pasa den urteko Indautxu Eguna online bidez egin ondoren, asteburu honetan kalera itzultzeko aukera izan dute Indautxuko auzokideek. Aurtengo jaiak ere ezberdinak izango diren arren, Indautxuko Jai Batzordeak dio auzoko jendea “zerbait” egiteko gogo askorekin dagoela. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa