Gaur goizean Sabino Arana etorbideko Misericordia nagusien egoitzaren aurrean bildu dira bertako langileak eta ELA sindikatuko ordezkariak.
Azaldu dutenez, joan den urriaren 13an lankide bat kaleratu zuen enpresak, antolakuntzarekin eta ekoizpenarekin lotutako arrazoiak argudiatuta, eta lanpostua amortizatu zuen. Langilea ezintasun luze baten ondoren lanera itzuli zenean gertatu omen zen hori.
Bada, ELAko kideek uste dute "ez dagoela arrazoirik" kaleratzeak gauzatzeko. Izan ere, Covid-19aren pandemiak lan kargak areagotu ditu nagusien egoitzetan, eta, azpimarratu dutenez, "langile guztiak behar dira" eguneroko zereginak aurrera atera ahal izateko.