Ertzaintzaren pilotakada batek Iñigo Cabacas athleticzalea hil zuenetik 10 urte igaro dira, eta omenaldia egingo diote eta justizia eskatuko dute apirilaren 9an, larunbata, Kirruli plazan, pilotakada jaso zuen tokian, hain zuzen. 13:00etan izango da.