Bizkaiko emakumeen iragan literarioaren ondare luzea hobeto ezaguarazteko asmoz aurrera eramango du ikastaroa Bizkaiko Foru Aldundiak. Ahozko adierazpideetatik abiatuta (baladak, ipuinak, etab.), emakumeen izenak eta lanak berreskuratuko dira, egungo literaturara iritsi arte.
Ikastaroak, Josune Muñoz euskal filologo eta emakumeek sortutako literatura eta komikiari buruzko ikerlari eta irakaslearen eskutik, Bizkaiko emakumeen literatura (ahozkoa zein idatzizkoa) hobeto ezagutzea eta Emakumeen liburuak eta komikiak irakurtzeko ohitura sortzea edo areagotzea du bereziki helburu. Muñoz, bere aldetik, emakumeen literaturaren gaineko aldizkarietan kolaboratzailea da, gaiari buruzko zenbait hitzaldi eta topaketetan parte hartzen 2014. urtean Café para madres izenburuko ekimena martxan jarri zuen; bertan amatasuna eta honek dakartzan egungo erronken gaineko hausnarketa eta eztabaida pizten.
Landuko diren edukien aldetik, ahozko literaturak eta emakumetasunak berebiziko garrantzia hartuko dute. Horretaz gain, beste eduki batzuen artean, belaunaldi desberdinetako emakume idazle, poeta eta bertsolariak eta euren ibilbideak landuko dituzte.