2023/01/30 - 2023/02/05 10:00

Erakusketa

Vicente Ferrer Fundazioa - Bidaia hiri amaigabera

Vicente Ferrer Fundazioa - Bidaia hiri amaigabera
Abandoko Udaltegia, Abando - Indautxu

Argazkigintza. Anantapur-ek "hiri amaigabea" esan nahi du, eta Indian dago. Infinituak moldatzen du hango paisaia idor baina aldi berean esperantzagarria, non milaka pertsona bizi baitira. Erakusketak, bada, Vicente Ferrer Fundazioaren lana erakusten du argazki bidez: nola lan egiten duten idortearen kontrako baliabideekin, hezkuntza inklusiboarekin, emakumeen ahalduntzearekin eta kirolarekin. Eta nola horrek guztiak laguntzen dien transformazio sozialean.