2023/03/30 19:00

Hitzaldia

Zorionaren bilaketa amaigabe eta zalantzazkoa

Zorionaren bilaketa amaigabe eta zalantzazkoa
Colón de Larreátegui Kalea, 9 - Abando Hotelean, Abando - Indautxu

Desirek ekintza bultzatzen dute, baina horien asetzeak ez du gure irrika gaitasuna agortzen: zorionarekin bakarrik ase daitekeen desira amaigabea gara. Horregatik, gertaera historiko izugarrienak ere sentimendu horren bilaketa luze eta bihurri baten parte dira. Lan honek emozioek gure jatorria eta gizarteen garapena ulertzeko orduan duten papera erakusten digu. Bidaia entretenigarri eta argigarria, intelektuarentzako oparia.

«Desioak asetzeari zoriona deituko diot, letra xehez. Asebetetze horren mugako proiekzioari, dena beteta dagoelako ezer lortu nahi ez duen betetasun absolutuari Zoriona deituko diot, letra larriz, eta adimenaren utopia da. Zoriontasunaren historia bat idatzi nahian, bi idatzi beharko nituzke: zoriontasunaren historia bat, eta Zorionaren historia bat».