Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ekopol ikerketa-taldeak energia berriztagarrien inguruko mahai-aldiak antolatu ditu Euskadiko hiriburuetan: Gasteiz, Donostia eta Bilbo. Horien artean, Bilbokoa hirugarrena eta azkena izango da.
Horretan, honako hizlari hauek entzuteko aukera izango dugu: Julen Rekondo, Ingurumen Kontsultorea – Ingurumen Sari Nazionala, Joserra Becerra, Berdeak-Equo, Mirene Begiristain, UPV/EHU, Iñigo Ansola, EVE, eta Mari Jose Sanz, BC3.
Gaiaren inguruan egon daitezkeen diskurtso eta hausnarketa guztiak laburbildu nahian, apirilaren 25erako finkatu da Bilboko Bizkaia Aretoko hitzaldia, 18:00etan.
Gogoratu beharra dago, ekitaldia horretan parte hartzeko sarrera librea izango dela. Hau da, aurretik ez da izenik eman behar. Era berean, itzulpen zerbitzua egongo da hitzaldi osoan zehar.
Informazio guztia, www.ekopol.eus helbidean eskuragarri.