San Frantzisko auzoko Blackstone putre funtseko etxe batean bizi diren Alami eta bere familiaren etxegabetzea salatzeko elkarretaratzea antolatu du Azet Etxebizitza Sindikatuak. Izan ere, Udalak duela egun batzuk jakinarazi die ekainaren 20an kaleratuko dituztela.
Sindikatuak adierazi duenez, familiak ez du alternatibarik jaso eta bi arduradun nabarmen daudela azpimarratu du: “Argi daukagu, Alamiren kasuan, bi arduradun daudela: Alde batetik, Blackstone funts putrea eta, bestetik, Bilboko Udala”.
Horregatik, etxegabetzea “berehala” gelditzeko eta familiari ordezko bizilekua eskaintzea eskatzen diote Udalari eta Blackstone-ri.
"Gerra emango dugu"
Sindikatuko kideek Alami eta bere familiarekiko gertutasuna adierazi dute. Hala, babes osoa eskainiko diela adierazi dute: "Argi daukagu Alami eta bere familia ez direla kalean geratuko. Hor egongo gara eta gerra emango dugu!"
📢 [ZUZENEAN]: @AzTaldea -k elkarretaratzea deitu du Blackstonek Alami eta familia etxegabetu nahi dituelako
— Bilboko Uriola (@uriolaeus) June 1, 2023
🗣 “Alternatiba duina eskatzen dugu” pic.twitter.com/45TGhTUVy3