Pasa den ostegunean, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak 2016ko Udalen Legearen aurka ebatzi zuen, udalei euskara hutsez aritzeko aukera zabaltzen dien araua ezeztatuz. Izan ere, sententzia hau azkenaldian epaitegiek euskararen aurka hartutako erabaki judizialen logikari jarraitzen diola dirudi.
Eragileak adierazi duenez, “Sententzia hau bereziki kezkagarria eta larria da, euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuari oztopoak jartzen dizkiolako eta herritarren eta udalen erabakimena auzitan jartzen dituelako”.