Denon Bizitzak Erdigunean plataforma feministak zaintza lanen pribatizazioaren aurkako mobilizazioa egin zuen atzo, azaroak 30ean grebarako deialdia eginez

uriola.eus 2023ko ira. 21a, 11:25

EAJ-ren egoitzaren aurrean eserialdia egin zuen Mugimendu Feministak alderdiaren zaintza zerbitzu publikoen kudeaketa txarra salatzeko, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan ziren mobilizazioei bat eginda.

Naia Torrealdai Euskal Herriko Bilgune Feministako kideak zaintzarako eskubide kolektiboaren aldeko aitortza egin zuen, zerbitzuaren publikotasuna bermatu eta egungo sistema kapitalista eta patriarkalak eskubide hau urratzen duela salatzeko. Hontaz gain, zenbait enpresa eta instituzioren emakume eta pertsona arrazializatuen esplotazioa jarri zuen mahai gainean, haien zaurgarritasuna interes pertsonalen mesederako baliatzen dutela esanez. EAJ-PNV alderdiko kideen eta haien zaintza zerbitzuen kudeaketaren aurkako salaketak izan ziren baita ere, ekintza alderdiaren egoitzaren aurrean egitearen arrazoi, zeinen aurrealdeko zebrabidean eserialdia egin zen, errepidea “A 30 greabara” zioten gurpildun aulkiekin eten zuten.

Bilboko ekintzak Gasteiz, Donostia eta Iruñean egin ziren mobilizazioen parte izan zen, azaroak 30ean greba feminista orokorrerako deialdia egiteko, Euskal Herriko emakumeak bereziki, eta baita gizonezkoak ere, greban parte hartzera deituz.