Moyua eta Abando arteko zerbitzuak eten dira eguerdian metroak pertsona bat harrapatu duelako

uriola.eus 2023ko ira. 26a, 13:17
Argazkia: Wikipedia

Moyuako geltokian gertatu da istripua eta ordubete inguru eten da garraio zerbitzua Moyua eta Indautxuko geltokien artean

Istripua gertatu eta berehala, SOS Deiak eta Ertzaintzaren protokoloa jarraituz, Moyuako geltokia hustu eta metro zerbitzuak eten dituzte, sorosmen lanak errazteko.

13:30etatik aurrera garraio zerbitzua egon da Basauritik Abandora eta Indautxutik Kabiezes/Plentziara, eta dagoeneko normaltasunera itzuli da metro zerbitzua.