Larunbatean Mahlerren 3. sinfonia aurkeztuko du Euskadiko Orkestrak Euskalduna Jauregian

uriola.eus 2023ko ira. 28a, 12:23
Argazkia: Onda Vasca

Robert Treviñoren zuzendaritzapean, Bilboko Koral Elkartearekin eta Justina Gringyte mezzosopranoarekin Gustav Mahlerren “3. Sinfonia” osorik eskeiniko dute larunbateko programan.

Robert Treviñok bere Mahlerren ziklo sinfonikoa denboralditan osatzeko helbururantz pauso bat eman du. Konpositore bohemiarraren musikan espezializatu da Treviño azken urteetan, eta ildo honetan jarraituko du kontzertu denboraldi berri honetan, Euskadiko Orkestrarekin batera. Zuzendariaren hitzetan, sinfonia hau Mahlerren eta erromantizismoaren garaiko luzeenetakoa da; sei mugimenduren bidez bizitza betierekotasuna balitz bezala bizitzeko eta materia fisikotik maitasunerako bidaia filosofikoa egiteko gonbitea egiten du, Nietzsche pentsalariari omen eginez. Mahlerrek sarritan lantzen zituen bere obran musikaren izaera eraldatzailearen inguruko gaiak, giza esperientzia, bizitzako ibilbidea zein norbanakoen nahiak eta kezkak azalaratzen zituzten sinfonia zabaletan.

Gonbidatu bereziak

Robert Treviñoren zuzendaritzaz gain, Bilboko Koral Elkarteko ehun emakume eta haurrak izango dira orkestrarekin batera, sinfoniak dituen pasarte koralei aurre egiteko, baita Justina Gringyte mezzosoprano Lituaniarra ere, duela gutxiko kontzertu denboraldi batean ere parte hartu zuena, Mahlerren “2. Sinfonia" interpretatzen.

Kontzertu denboraldi berria

Kontzertu denboraldi honek bihartik urriak 4ra arteko luzera izango du eta Gasteiz, Iruña, Donostia eta Bilbon izando dira, larunbatean Euskalduna Jauregian 19:30etan. Sarrerak Euskaldunan bertan edo sarean eros daitezke eta 10 eta 38 euro bitarteko prezioa izango dute.