urteko udan, 6 urteko Jon Renteriak istripu bat izan zuen mendian zegoela. Honen harira jakinarazi zitzaion familiari haurrak gaixotasun neurodegeneratibo bat zuela. Hau izan zen Mikel Renteria, Jontxuren aita, The Walk On Project sortzera bultzatu zuen gertaera, eta 15 urte geroago, gaixotasun hauen aurkako lana eta musikarekiko bere maitasuna uztartuz, WOP jaialdiak aurrera dirau, gaixotasun hauen ikerketa finantziatzeko baliatzen duten zita.
Aurtengo nobedadea jaialdian parte hartuko duten talde euskaldunen aurkezpena da, Kokein eibartarrak, El Deseo del Doctor (Doctor Deseo) bilbotarrak eta Delirium Tremens mutrikuarrak izango baitira WOP Festivaleko tranpaldoan. Aurtengo edizioan gainera foodtruck-ak eta txosna ere izango dira eskuragarri, zaleei ezer falta ez dakien.
Bihar 19:30etan izango da zita Euskalduna Jauregiko Urban Hall aretoan. Sarrerak aurretiaz 26€ balioko ditu eta 30€ aretoan bertan.