Urtero Azkuna Zentroak, Donostiako Zine Jaialdiarekin kolaborazioarekin, Zinemaldian aurkeztu diren filmeen selekzio bat eskaintzen du. Aurten ibilbide luzeko zein ezagutarazi berri diren zuzendarien filmeak ikusi ahalko dira bertan, baita etxeko gaztetxoenentzat hautatutako filme selekzio bat ere, larunbat eta igande goizetan.
Hautatutako filmen artean daude: Joachim Lafosse zuzendariaren “Un silence”, Thomas Lilti-ren “Un Métier Sérieux”, irakasleei buruzko komedia hunkigarria eta Maria Alché eta Benjamín Naishtat zuzendaien “Puam” filme argentinarra daude sail ofizialean. Zuzendari berrien sailean Liank Ming zuzendari txinatarraren “Carefree Days” izango da, Ban Yu idazlearen izen bereko obran oinarritua eta zinegilearen bigarren lana. Ikusgai izango diren beste filmeak, “Perlak” sailean: Justine Triet-en “Anatomie d'une chute” hilketa drama, Matteo Garrone zuzendariaren “Io Capitano” koprodukzio Italiar-belga-frantsesa, desertuan zeharreko migrazioari buruzkoa, “Perfect Days”, Wim Wenders-en koprodukzio japoniar-alemaniarra, egunerokotasunaren poesiari buruzkoa, eta “La Memoria Infinita” Ikuslegoaren Saria irabazi duen dokumental txiletarra.
Asteburuko goizetan haurrentzako bi filme eskeiniko dira, biak euskaraz: “Superheroien Familia”, Rasmus A. Sivertsen-ek zuzendua, eta “Ilargirantz”, Ali Samadi Ahadi-rena.
Sarrerak Golem zineman eta Azkuna Zentroan daude salgai 5 euroren truke, 4 AZ Txartela dutenentzat.