Juan Larreta Larrez Izabako maisu errepublikazalearen konpromezu eta ekimenak haren bilobaren eskutik

uriola.eus 2023ko urr. 6a, 12:25

Argazkia: Elkar

Bihar aurkeztuko du Asun Larreta Ayesak aitonaren jarduna biltzen duen liburua “Juan Larreta Larrea; El compromiso personal y familiar de un maestro represaliado (1881-1936-2023)” Louise Michel liburudendan, Elkano kalean.

Asun Larreta Larrea idazleak bere liburu berrian egin duen lanak historiako garai ilun bateko gertaerak berrskuratzen ditu: Gerra Zibilaren laino itxitik haren aitonaren bizitza eta jardunaren narrazioa bildu du idazleak, XX. mendearen hasieran jasotako oligarka-jauntxo tradizionalisten jazarpena, eliza eta indar militarrenarekin batera, hauen aldetik Izabako maisuak jasotako zigorra, familiarekin batera Errioxara bultzatzen dutena; itxaropena, irekialdia II.Errepublika iristean eta azkenik, 1936ko kolpe militarraren ondorioko eskubideen urratzea, zapalkuntza eta Larretaren hilketa.

Irakaslearen seme-alaben patua ere iluna izan zen; etxetik bota zituzten, erbesteratuak, torturatuak izan ziren, umezutztegietan itxialdiak pairatu zituzten, batzuk beren buruaz beste egiten bilatuz bizian lortu ez zuten bakea. Baina bada argia ere istorio honetan; familia eskuzabal batek hartzen ditu haren altzoan. Bi familia hauen borroka, ilunak eta argiak eta egia, justizia eta erreparazioaren bilaketa, beti Giza Eskubideen alde borrokan, biltzen ditu liburuak.

Bihar izango da liburuaren aurkezpena 12:00etan Elkano Kaleko Louise Michel liburudendan. Asun Larreta Ayesa egilea eta Jimi Jiménez Sánchez historialari eta ikerlaria egongo dira bertan.