Bilbon lau gizon homosexual erail zituen hiltzailearen epaiketa dela eta, elkarretaratzea egingo da astelehenean.

uriola.eus 2023ko urr. 20a, 12:18
Argazkia: Euskal Herriko Sexu Askapen Mugimendua

Euskal Herriko Sexu Askapenerako Mugimendua egin du deialdia, kasuak instituzioen eta komunikabideen aldetik izan zuen trataera salatzeko.

Entzutetsua izan zen pasa den urtean erail zituzten lau gizonen kasua. Nelson David, hilketen errudun zela aitortu zuen gizonak, lapurretan egiteko hilketa burutu ezin, eta GBH edo extasi likidoa barruan zeukan motxila bat utzita alde egin zuen gizon batekin izan zuen zitatik. Honek Ertzaintzaren ikerketa prozesua habiatu zuen, baita “morboak” tindatutako titular eta erreportai jarioa ere.

Nelson Daviden epaiketaren hasierarekin bat eginda, Euskal Herriko Sexu Askapenerako Mugimenduak (EHGAM) kasu honek komunikabideen eta instituzioen aldetik izan zuen trataera salatu nahi du. “X” sare sozialetan azaldu dutenez, “instituzioen isiltasunaren eta komunikabideen konplizitatearekingertatu ziren hilketak, hauetako zenbait “ikerketa egin gabe itxi zirenak”, elkartearen hitzetan.

Kasua berriz zabalik

Bizkaiko epaitegiak berriz ireki du kasua, Euskal Herriko gay, lesbiana, trans, bisexual eta intersexualen elkarteak (Gehitu) aurkeztu zuen helegitearen eraginez. Bilboko 6. Instrukzio Epaitegiak artxibatu egin zuen 2021ean gertatu zen hilketa baten kasua, ustezko hiltzailearen aurkako froga nahikorik ez edukitzeagatik. Hilketen ostean izan diren zazpi prozedimendutan herri-akusazio gisa aurkeztu ostean, Gehituk Probintzia Auzitegiaren ebazpenaren helegipena aurkeztu zuen, eta, onarpena jaso ostean, Bizkaiko Probintzia Auzitegiak Nelson David hilketen egilea dela frogatzen duten arrastoak “pisutsuak” direla plazaratu du.

Mobilizazioa

“Sistema zisheteropatriarkala epaitu” lemapean, EHGAM-ek gizon homosexual hauen hilketen lanketa salatzeko mobilizaziora deitu ditu herritarrak astelehenean, hilak 23, 08:30etatik 09:15etara Bizkaiko Probintzia Auzitegian (Albiako Lorategian) izango den elkarretaratzean, Nestor Daviden epaiketaren hasierarekin batera.