Sektore publikoan greba deialdi “arrakastatsua” izan da gaurkoa sindikatuen arabera

uriola.eus 2023ko urr. 25a, 14:02
Argazkia: ELA sindikatua

Milaka langilek kaleak hartu dituzte gaur EAEko hiriburuetan, antolatzaileek “arrakasta” gisa hartu dute mobilizazioa, zenbait alorretan izan den parte hartze zabalarengatik.

Bilboko erdialdea aldarrikapenez bete duen langile uholdearen aurretik, antolatzaileek grebak jarraipen “oso altua” izan duela azaldu dute, garraio publikoan eta heziketan bereziki, azken alor honetan irakasleen “%75a baino gehiagoren” partehartzearekin.

11:30etan hasi da manifestazioa On Diego Lopez Harokoa 85.etik, “zerbitzu publikoak indartu” eta “enplegu eta soldatak HEMEN arautu” bezalako lemapean. Udaletxera arte milaka langilek egin dute ibilbidea, non antolatzaileak manifestaldira gehitu direnengana zuzendu diren, beste aldarri batzuen artean langile publikoak haien lan-hitzarmenak eguneratu gabe hamarkada bat baino gehiago dijoazela salatzeko, sektore guztietara zabalduta dagoen joera. Azken hilabeteetan izan diren mobiliziazio desberdinen oihartzunak entzun dira hitzaldian, izan hezkuntza publikoan, garraioan zein osasunean ematen ari den langileen eros-ahalmenaren murriztea, lanen prekarietatea eta lan karga gehiegizkoa, patronalen negoziazio eta akordio ezaren aurrean.

Bi greba deikuren artean lehena izan da hau, abenduak 19an berriro egin zaie grebara deikura. Bilbon eragin berezia izan dute goizeko ekintzek; izan ere, aldi berean hiriaren puntu desberdinetan hasi diren hiru mobilizazio izan direnez, etete eta aldaketa handiak izan dira trafikoan, metro eta autobusen zerbitzu aldaketari gehituta, hiritarren garraioan eragin handia izan duena.

ELA, LAB, CCOO, Steilas, Satse eta ESK sindikatuek elkarlanean bultzatu dituzte mobilizazioak, eta 150.000 langile baino gehiagori egin zaie deia EAE osoan. Antolatzaileen hitzetan “arrakasta” izan da deialdia, naiz eta zenbait sektoretan zerbitzu minimoak gehiegizkoak izan direla salatu duten sindikatuek sektore batzuetan “egun arrunt batean baino langile gehiagok” lan egin dutela azalduz.