Zenbat Gara Elkartea “euskaldunon alde, biziraupenaren alde” azaroaren 4an

uriola.eus 2023ko urr. 26a, 16:04
Argazkia: Zenbat Gara Elkartea

Abandoko elkarteak bat egingo du azaroaren 4ko manifestazioarekin, euskeraren aurkako oldarrarlda salatu eta herritarren euskeraz bizitzeko eskubidea defendatzeko.

Azaroak 4ko manifestazioa geroz eta indar handiagoa hartzen ari da, geroz eta gehiago dira mobilizazioari bat egiteko deialdira gehitzen ari diren pertsona zein euskaldungintzako erakunde eta elkarteak. Zenbat Gara Abandon finkatutako elkarteko kideak izan dira gaur haien parte-hartzearen berri eman dutenak.

Haien web orrian plazaratu duten manifestua “Euskaraz ari ote gara, ala lege espainiarraren sareetan kateatuta?” galderarekin hasi dute, euskerak espainiar legediaren aurrean duen zaurgarritasuna argi plazaratuz: “beti izango gara mehatsupean” sorbalda gainetik begira daukagun estatuaren erabakien menpe, estatu harek berak sortutako legeak euskeraren babesaren berme bakar. Euskerak funtzio erreal bat betetzen duen momentuan Espainiako aparatu judiziala “urduritu” egiten dela diote Zenbat Garako kideek, konstituzioaren arabera gaztelera beharrezko eta euskera, berriz, hautazko eta ia anekdotiko bihurtzen dituen makineria judiziala martxan jarriz.

Elebakar?

Idatzian plazaratu duten irakurketen artean, elebakartasunari buruzkoa benetan argigarria da; “euskaraz elebakar aritu nahi duenarentzat euskaraz bizitzea ezinezkoa” izango zela bermatzeko, indarrez amaitu zen euskaldun elebakarrekin, errealitate berri hori “natural” gisa hartuz, gerora legedian, azken hilabeteetan hainbeste aldiz entzuten den bezala, hizkuntzen arteko orekaren eta bake sozialaren abiapuntu gisa hartzeko.

“Legeak, epaileak, epaitegiak eta epaiak glotoziden tresna dira hemen eta egun”, euskararen aurkako oldarraldiari aurre egiteko eta euskaldunok euskeraz bizitzearen alde irtengo dira kalera Zenbat Gara Elkarteko kideak ere arazoak 4an.