“Make Bilbao grAI again” Kiko Vazquezen liburuaren aurkezpena egingo da gaur Blackkameran

uriola.eus 2023ko urr. 27a, 14:29
Argazkia: Niko Vazquez

Niko Vazquez artista eta musikariak, adimen artifizialaren bidez, bere haurtzaro eta gaztaroko Bilbo berreraiki du liburu honetan.

“Kanpotik ikusita inguru apokaliptiko bat zirudien, baina barrutik jolastoki bat zen”, 70 eta 80. hamarkadako Bilbo grisa geroz eta urrutiago gelditzen bazaigu ere, Kiko Vazquezek, egungo teknologia erabiliz, iragana, edo hobeto esanda iraganaren arima, berreskuratu du liburu honetan.

Adimen artifiziala erabili du, beste edizio programa batzuekin batera, sinesgarriak diren “irudi zahar berriak” sortzeko, “adimen artifizialak bilakaera handia izan du oso denbora gutxian” azaldu Vazquezek; testu bidez, lortu nahi duen irudia deskribatzen dio programari, eta, argibide hauek finduz, hasieran lortu nahi zuen irudiaren antzeko zerbait lortzen du; “inoiz ez duzu benetan hasieran nahi zenuena lortzen, zabor asko sortzen da. Argazkia findu eta findu behar duzu buruan zeneukan irudira gerturatu arte”

Ur ederra kirats infinituan

Zabor digital honen artean harribitxia lortzean datza Vazquezen lanak. Haren hitzetan, Bilboko seriea burutzeko 10.000 irudi inguru sortu zituen adimen artifizialaren bidez, eta hauetako 150 soilik hautatu ditu lanerako; “zabor asko sortzen da, baina bere lana odo egiten duenean, buruan daukazun hartara hurbiltzen denean, benetan txundigarria da”. Azaldu du baita ere nola, teknologia honen bilakaera eta hobekuntza etengabeari esker, lortzen diren irudiak geroz eta hobeak direla, eta, akatsak egiten dituenen ere, irudi surrealistak eta ederrak sortzen dituela zenbaitetan.

Gaur aurkeztuko du Kiko Vazquezek “Make bilbao grAI again” liburua indautxuko Blackkamera aretoan, 18:30etan.