Bilboko Uriolan azken hilabeteetan iragarri dugun bezala, hainbat ekitaldi antolatu dira “Bilbao Izan” programaren harira, Bilbon Gerra Zibilak izan zituen eraginak azaltzeko asmoz. Gaurtik abenduaren 11ra arte, ordea, proposamen kultural berri bat eskainiko da Abando Barrutiko Udaltegian: Edouard Lazarguren margolari bilbotarraren “Vuelta” pintura erakusketa.
Edouard Lazarguren margolaria, Bilbon jaio zen 1928an eta bederatzi urte zituela, Gerra Zibilean aita hil zuten; beraz, Frantziara bidaiatu behar izan zuen bere amarekin eta bertan bizi izan zen bizitza osoan zehar. “Vuelta” Estatuan artistaren egingo duen lehen erakusketa da eta Bilbon, bere jaioterrian, izango da. Bere koadroetan gehien agertzen diren gaien artean, emakumeak, haurrak eta katuak daude, kolorearekiko, argiarekiko eta figuratiboarekiko zaletasunarekin.
Horren harira, bere alaba Sabine Lazargurenek bisita gidatua egingo du gaur arratsaldeko 19:00etan.
Gerra Zibiletik ihes egin zuten umeen dokumentala
Horretaz gain, “Bilbao Izan” programak, Gogora Eusko Jaurlaritzako Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuarekin lankidetzan, Abando Udaltegian proiektatuko du, ostegunean, hilak 16, 19:00etan, “Ebakuatutako euskal haurren testigantzak” izeneko bideoa.
Bideoa proiektatu aurretik eta ondoren, Iñaki Goiogana historialariak 1936an eta 1937an Gerra Zibiletik ihes egin zuten milaka umeen testuingurua azalduko du, haien lekukotasun hunkigarrien bitartez. Gaur egun bizirik dirautenek laurogeita hamar urtetik gora dituzte. Haien testigantzak Eusko Jaurlaritzaren Gogora, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak bildu zituen 2018 eta 2020 artean.