Erabakita geratu dira XXXI. BBK Sariketako finalistak

uriola.eus 2023ko aza. 23a, 09:10
Argazkia: Bizkaiko Bertsozale Elkartea

Atzo Mungian jokatutako azken finalaurrekoan “Errima ehiztariak” eta “Izaron hautsa” taldeek lortu zuten finalerako txartela. Finala azaroaren 29an izango da, BBK Salan, 18:00etan.

BBK Sariketa BBKk, Ikastolen Elkarteak eta Bizkaiko Bertsozale Elkarteak antolatutako bertso sariketa da. 1993an antolatu zen lehen edizioa eta “gazteen artean ahozko kulturaren adierazpiderik errotuenetakoa sustatzeko helburuarekin” sortu zen. Txapelketaren ezaugarrietako bat gazteek taldean parte hartzen dutela da, eskualdeka banatuta.

Aurtengoa 31. edizioa da. Lehen kanporaketa Markina-Xemeingo Plazaberripe aretoan jokatu zen hilaren 7an. Finalaurrekoen faseari dagokionez, lehena Getxon izan zen eta bertan “Sagutxo kaskarinak” eta “Pello Joxepak” taldeak sailkatu ziren finalerako. Horiekin batera, esan bezala, atzo Mungiako saioan gailendutako bi taldeek osatuko finala.

Hala, osatuta geratu da, beraz, aurtengo BBK Sariketako finala. 18 urte artekoetan "Sagutxo kaskarinak" eta "Errima ehiztariak" taldeek kantatuko dute eta nagusietan "Pello Joxepak" eta "Izaron hautsak" taldeak izango dira oholtza gainean. .