Israeli boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak plataformak biharko mobilizazio deialdia egin du

uriola.eus 2024ko urt. 19a, 13:41
Argazkia: Ahmed Abu Hameeda

Espainiar Estatuko gobernuak eta Autonomia Erkidegoetako Gobernuek Israelekiko harreman oro eten ditzatela eskatzen du plataformak.

Bihar, hilak 20. Israeli Boikota, Desinbertsioak etz Zigorrak (BDS) kanpainarekin bat egiten duten eragileek hainbat ekimen aantolatu dituzte Euskal Herrian, Estatu espainiarreko Gobernuari eta gobernu autonomikoei “Israelekin dituzten harreman diplomatiko, instituzional, ekonomiko, kirol eta kultural guztiak eten ditzaten”.

Modu sistematikoan urriak 7tik Herri Palestinarra pairatzen hari den zapalkuntza eta genozidioa egotzi zaio Israeli, Nazioa Batuen Erakundeko legelari eta adituak salaketaren buru. 1967tik darraien okupazioaz gain, 16 urte baino gehiagoko blokeoa ezarri zien Israelei Gazako Zerrendako biztanleei, azken hilabeteetan etengabeko eraso eta bonbardaketak jasan dituztenak, 23.000 hildako baino gehiago utzi dituztenak, haietako 10.000tik gora haurrak.

Espainiako gobernuaren erantzun irmo gabe, BDS ekimenaren babesleek irmo salatu nahi dute egoera, “basakeria hau ezin da gelditu adierazpen hutsalen bidez, aitzitik ekintza zehatzak behar dira”. Israelek instituzioen konplizitatearen beharra duela azpimarratu dute, bere horretan Herri Palestinarra makurtzen jarraitzeko, eta ekintza hauek ondorio eta zigorrak behar dituztela saraskia eteteko. Bilboko mobilizazioa Eliptika Plazan izango da bihar, 12:30etan.