MÚSICA-MUSIKA jaialdiaren 23. edizioa ospatu da aurten. Bada, horren baitan Bilbao Orkestra Sinfonikoak azken ekitaldian parte hartuko du igandean, martxoaren 3an, Euskalduna Jauregian 20:30ean. Lucas Macías-en zuzendaritzapean Joseph Hayden-en “Sinfonia nº59 en la mayor ‘Fuego’”, Alessandro Marcello-ren “Concierto para oboe y orquesta en re menor” eta Georg Friedrich Händelen “Música para los Reales Fuegos de Artificio HWV351” lanak jorratuko ditu bertoko taldeak.
Egun berean, bertaratutakoek hainbat kontzertuz gozatu ahal izango dute, besteak beste: Les Dissonances, Academy of St Martin in the Fields, Sevilla Orkestra Barrokoa, Euskal Barrok Ensemble, Mandelring Quartett edo “El Café de Chinitas”.
Era horretan, MUSIKA-MÚSICA Jaialdiak bere 23. edizioa itxiko du hiru egunetan 70 kontzertu baino gehiago izanda, ohiko maratoi formatuan, 45 minutu inguruko iraupeneko kontzertuekin, Euskalduna Jauregiko areto desberdinetan, aldi berean.