Gutun Zuria Bilbao, Azkuna Zentroaren Letren Nazioarteko jaialdia da. Eztabaida, solas eta hausnarketarako gunea eskaintzen du ekitaldi honek urtero. Aurtengo leloak dionez; “toki honi berba dario, eta herritarei eta egileei gonbit egiten die gainezka egindako, inolako mugarik gabeko elkarrizketa batera”.
Aditzera dugun Letren Nazioarteko Jaialdia, Otsailaren 27an hasi eta bihar, martxoaren 2an amaituko da. Askoren artean, Mariasun Landa eta Patxi Zubizarreta idazleak, Nerea Ibarzabal bertsolari, idazle eta kazetaria eta Txomin Badiola artista eta komisarioa izan dira ekimen honen parte. Astea eta jaialdiaren amaiera heltzear direla, Miren Agurren ahots goxoa, Mikel Inunziagaren (Inun) soinu ahula eta 7 fabula antifabula izan ziren atzoko ikuskizunean protagonista.
Mikel Inunziaga (Inun) musikaria eta Sonia Rueda artista plastikoarekin batera idazle eta literatura- itzultzaile den Miren Agur Meabek “fabula, antifabulak” soinuzko eta ikusizko ikuskizuna aurkeztu zuen. Ikuskizunak berak, 2021eko Poesia Sari Nazionala eta 2022ko BBK Gutun Saria eskuratu zituen.
Juan Mayorga, Pedro Barea eta Patxi Lencerosen “Las palabras, el cuerpo, la memoria” solasaldiak itxiko du igandean GUTUN ZURIA BILBAO Letren Nazioarteko Jaialdia.