Bizkaiko Foru Aldundiko lankileen ordezkariek agerraldia egin dute gaur Kale Nagusiko egoitzan. Euskalgintza Kontseiluak, ELAk eta LABk egin du dei elkarretaratzera, euskararen normalizazioa oztopatzen ari den oldarraldi judiziala salatu eta langileen eta herritarren eskubideen aldarrikapena egiteko.
“Gaztelaniaren erabateko hegemonia” izan da gaurko aldarrien muina, izan ere, langileen ordezkariek gazteleraren derrigorrezko ezagutza eta erabilera kontrajarri dute euskararen erabileraren egoerarekin. Bata derrigorrezkoa den bitartean, bestearen aldeko hizkuntza eskakizunak erdaldun elebakarrekiko “diskriminatzaileak” direla argudiatu du Auzitegiak; Euskalgintzaren Kontseiluko ordezkariek honek, ez soilik herritarren hizkuntza eskubideen aurka, langileen eskubideen aurka ere egiten duela azaladu du, izan ere, Auzitegiak bestan behera utzi zituen 227 lanpostuen egonkortze, promozio eta esleitze prozesuak azken faseetan zeuden, langile horiek berme gabe utzita.
Goizeko elkarretaratzean erakundeen jarrera ere salatu dute “Eusko Jaurlaritzak EAEko sektore publikoan euskararen erabilera normalizatzeko onartu duen dekretuak ez du aldaketarik ekarriko”, eta euskararen lege berri bat eta Administrazioa euskalduntzeko hizkuntza politika berri bat eskatu dizkie indar politikoei.