Mohamed Benhalimari elkartasuneko elkarretaratzea egingo da gaur

uriola.eus 2024ko mar. 6a, 16:53

Elkarretaratzeak egiten dituzte hileko lehenengo asteazkenetan. Arg: Amnistia Int.

Bilboko Amnistia Internazionalak militar-ohi argeliarraren aldeko agerraldia egingo du Espainiako Gobernuaren Delegaritzan, Moyua plazan.

Bi urte igaro dira Mohamed Menhalimari arjeliarra Espainiako agintariek departatu zutenetik. 2022ko martxoan ihes egin zuen bere herrialdetik, militar gisa ari zela Aljeriako armadaren ustelkeria salatu ostean; Espainiara ihes egin eta bertako agintariek Aljeriara deportatu zuten bueltan, Aljeriako zerbitzu sekretuei entregatzeko bereziki pleitatutako hegaldi batean. Han torturak salatu ditu eta heriotza zigorra egotzi diote.

Bizkaian errefuxiatu gisa egon zenean Amnistia Internazionalekin elkarlanean aritu zen, eta hala, haren departazioaren bigarren urteurrenean, bertako aktibista-taldeak Blidako espetxera eskuz idatzitako gutunak bidaltzeko kanpaina jarri dute abian, lankide ohiari elkartasuna eta babesa helarazteko. Senide zein abokatuengandik jasotako albisteen arabera, espetxeko zuzendariak debekatua dio Benhalimari posta mezuak jasotzean beina espetxeko funtzionarioen berriz du horien berri.

Otsailean Human Rights Watch GKEak, giza-eskubideen ikerkuntza eta sustapenean diharduenak, Mohamed Benhalimaren kasua sartu zuen Interpol haien jaioterritik kanpo bizi direnen errepresio-bide gisa erabili izanaren adibideen artean, haren legez kanpoko deportazioa aztertuta. Azken bi urteetan 30.000 pertsona inguruk hartu dute parte Benhalimarren aldeko ziber-ekintzetan, haren heriotza zigorra deuseztatzeko. Gaur, arratsaldeko 19:00etan ordu erdiko elkarretaratze isila egingo da Bilboko Espainiako Gobernuaren Delegaritzan, Moyua Plazan, aktibistari elkartasuna helarazteko.