Ertzaintzak eta Bilboko Udaltzaingoak abian jarri du gaur goizean Areiltza Doktorearen kalean gertatu den lapurretaren egilea aurkitzeko polizia operazioa.
Segurtasun Sailak plazaratu duenez, lapurra suzko arma batekin sartu da Areilza Doktorearen kaleko Bankoa-Abanca banketxean; zorionez, bulegoa itxita zela gertatu da lapurreta eta ez da zauriturik gertatu.
Lapurretaren ostean erantzuleak Basurtu auzorantz ihes egin duenez, Intermodaletik irtetear zeuden autobusak miatu ditu poliziak jazoeraren ostean