Eraso homofobo bat gertatu da Indautxun

uriola.eus 2024ko eka. 4a, 12:56

Elkarretaratzea egingo da ostegunean, 18:30etan Indautxu Plazan

Bizkaiko E28 Koordinadorak eta Zirgariak Indautxuko plataforma feministak mobilizazio deia egin dute ostegun honetarako Indautxun, auzoan jazo den eraso homofobo bat salatzeko. 18:30etan izango da elkarretaratzea Indautxu Plazan.