Apirilaren 17ko goizean gizon bat sartu zen Areilza Doktorearen Bankoaren sukurtsalean ireki baino minutu eskas batzuk lehenago, oraindik bezerorik egongo ez zela jakinda, gabardina, ileordea eta bizar faltsua jantzita eta pistola eskuan zuela. Banketxeko hiru langileak kutxa gotorra irekitzera behartu eta gela batean giltzapetu zituen, 60.000 euro maletatxoan gordeta ihes eginda ostean; bulegotik irten eta kotxe bat geldiarazi zuen, gidariari pistolaren kanoiarekin mehatxu eginda Basurturantz eraman zezan esanda, autotik irten ostean 200 euro inguru utzi zizkion; “esto para ti, buen hombre!”.
Basurtuko ospitalean aurkitu zituen polizia gizonaren ileordea eta gabardina, baina bere arrastoa lausotu zen handik aurrera; Iruñeareko autobus bat hartu zuen teoria bazuen poliziak, Basurtun taxi bat hartzen ere saiatu zela jakin bazekiten, gizonaren nondik norakoez, ordea, ezer gutxi.
Atzo, ihesalditik 48 egunera, poliziak atxilotu zuen lapurretaren ustezko egilea, 57 urteko gizon bilbotarra, Bilbon bertan, identifikazio lan “gogor” baten ostean. Poliziak oraindik ez du kasua itxitzat eman, baina lapurreta egozten zaion gizona jada epaileen esku dago.