Francisco Javier Núñez Fernández matematika irakaslearen omenezko plaka inauguratu du Bilboko Udalak Ibarretxe kalean. 38 urterekin erail zuen poliziak irakaslea, 1977ko maiatzaren 30ean. Haren hiru urteko alabarekin paseoan zebilela manifestazio batekin topatu eta polizia armatu batek jipoitu zuen; jipoia salatzera joan zenean poliziak torturatu egin zuen jipoi salbaiak emanda eta kognaka eta akain-belar olioa edatera behartuta. 13 eguneko sufrikarioaren ostean zendu zen Basurtuko Ospitalean.
Núñezi omenezko plaka atzo inauguratu zuen Bilboko Udalak, haren alarguna Carmina eta alaba eta garaian 3 urte zituen Ines alabarekin batera. Justizia Auzitegira bidean jarri da plaka, irakaslea poliziaren jipoia salatzera zijoanean bilatzen zuen justiziaren sinbolo. “Legez kontrako polizia-ekintzaren biktima” esaldiak laburbiltzen du plakan Núñezek pairatu zuen bortizkeria. Hura zendu zenean, familiaren etxea bisitatu zuen polizia agente batek, alargunari dirua eskaini eta haiek ere hiltzeko mehatxatu zituen hitzik egin ezkero, baina Carminak ez zuen dirurik onartu. 47 urteren ostean jaso du matematika irakasleak haren justiziaren xerkak zor zuen omenadia.