ELAren ordezkaritza duen Bilboko Radisson hoteleko langile batzordeak hiru eguneko grebara dei egin du hilaren 11, 12 eta 13rako. Kale Nagusiko hoteleko 65 langileek 2020az geroztik ez dute haien lan baldintzetan aldaketarik izan, Bizkaiko Ostalaritzaren Hitzarmena izoztuta egotearen eraginez. Hotelaren zuzendaritzarekin hainbat bilera egin badituzte ere, zuzendaritzak ez du negoziazioaren aldeko jarrerarik hartu, ondorioz, langile batzordeak grebara dei egin diote hoteleko langileriari. Eragile sindikalaren eskaeren artean atzerapenak jasotzea, jardunaldia murriztea, etxeetako zerbitzarientzako ratioak ezartzea eta gaueko txandenrzar plusak adostea daude, besteak beste.