Gizon bat hil da bart Campos Eliseos Antzokiko teilatutik erorita

uriola.eus 2024ko uzt. 30a, 14:20

Argazkia: Euskadi.eus

01:30etan gertatu da ezbeharra; heriotzaren nondik norakoak argitzeko ikerketa zabaldu dute.

Gizonezko bat hil da bart gauean 01:30 inguruan, Bertendona kalean Campos Eliseos Antzokiko teilatu batetik erorita, bertan jarrita dagoen aldamio batean ari zela.

Gizona gertakariaren momentua zendu da eta Bilboko Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, bertan autopsia egiteko.

Gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko ikerketa zabaldu du Ertzaintzak.