Asier Merino Lecue ugaotarraren desagerpena salatu dute sare sozialetan

uriola.eus 2024ko uzt. 31a, 13:34

Argazkia: Galeon taberna

Asier Merino Lecue 34 urteko ugaotarra desagertu dela zabaldu da azken orduetan sare sozialetan. Igandetik astelehenerako goizean ikusi zuten azkenekoz Galeon tabernan, Mazarredon.

Sare sozialetan zabaldu den mezuaren arabera, gizonak 1,80m-ko altuera du, gorpuzkera argala, eta desagertu zen unean praka estu beltzak, eskalapoi beigeak, “Bazka” hitza serigrafiatuta zuen kamiseta zuria eta kirol jertse beltz bat zeramatzan soinean.

EGUNERAKETA:

Asier Merino Lecue jada etxean dago eta haren argazkiak sareetatik ezabatzeko eskaera egin dute.