Ostiral honetan, hilak 16, Bilboko BBK Salak Aste Nagusirako espreski sortutako “Urte berri off. ¡Feliz 2025!” lana aurkeztuko du. Abuztuaren 18tik 25era bitartean izango da ikusgai Gurutze Beitia, Mitxel Santamarina, Iñaki Maruri eta Maria Urcelay-k antzeztuko duten lana BBK Salan. Ostiralean, ordea, ekitaldi berezia egingo da Bilboko Kale Nagusiko espazioan, ongietorri berezi eta deigarri batekin; antzezlanaren protagonistek karakterizatuta emango die ongietorria gonbidatuei, Gabonetako apaingarri eta dekorazio ugarirekin, adimen artifizialaz sortutako urte berriko gala irudikatzen baitu antzezlanak.
Gurutze Beitia eta Mitxel Santamarinak idatzi dute lana, Maite Zalduegi Viar koreografo eta zuzendaria eta Ugaitz Alegria zuzendari laguntzailearen laguntzaz. “Ikus-entzuleek uneoro parte hartzen dutela sentituko duten barietate-komedia zorotzat” ulertzen du proposamena taldeak; ikus entzuleak izango dira akzioaren ardatza den urte amaierako ikuslegoa izango dira, adimen artifizial batek idatzi eta zuzendutako telebista saio bat, “programaren garapen zentzugabean galdera bat azalduko da une oro: fidagarria al da dena AAren esku uztea?”.
Fikziozko galaren platoa izango da BBK Sala osoa, “ekitaldi hauetan inoiz falta ez den gabonetako dekorazioaren puntutxo kasposoarekin”. Taldeak “ikus-entzule jaun andreak euren kotiloi galarik onenekin” etortzeko eskaera egin die ikusleei, “Aste Nagusi batean gabon zahar gaua ospatzeko anakronismo dibertigarrira” batu daitezen.