Ertzaintzak eta Bilboko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen igandean Uribitarten, sexu-eraso bat egotzita. Igande goizaldean eman zen gertakaria: auzokide batek egoeraren berri eman zion poliziari, eta, emakumeak emandako erasotzailearen deskribapenari esker, erasoaren tokitik urbil aurkitu zuten ustezko erasotzailea.
Atxiloketa egin eta bereahala jarri zuen salaketa emakumeak eta igandean bertan utzi zuten atxilotua epailearen esku.