2025/09/29 - 2025/10/05 19:00

Zinema

DONOSTIA ZINEMALDIA Alondigako Golem Zinemetan

DONOSTIA ZINEMALDIA Alondigako Golem Zinemetan
Alondegia, Abando - Indautxu

Alondigako Golem Zinemek Zinemaldiko azken edizioan estreinatutako film sorta bat aurkezten du, Donostiako Zinemaldiarekin lankidetzan.

Oraingoan, zikloak bederatzi film ditu, Sail Ofizialean, Perlak, Horizontes latinos eta New Directors sailetan erakutsiak. Bi euskal ekoizpenekin hasi eta amaituko da zikloa. Irailaren 29an abiatuko da Asier Altunaren azken lana den “Karmele” filmarekin. Zuzendariak emakume setatsu eta ausart horren istorioa aurkeztuko du Bilbon.