Erakusketa Bizkaiko Foru Liburutegiko bigarren solairuan da, Areto Nagusian, eta 16 urtetik gorako pertsonentzat doako jarduera da. Goizetan 10:30etatik 14:30ak arte, eta arratsaldetan 16:30etatik 19:30ak arte egongo da ikusgai astelehenetik ostiralera, eta larunbatetan 10:30etatik 13:00ak arte.
Urriaren 10, 16, 24 eta 31n, 18:00etan Joseba Sarrionandiaren eskutik izango dira bisitak. Euskaraz izango dira urriaren 24koa izan ezik, hori gaztelaniaz izango baita. Talde bakoitzak, gehienez, 25 pertsona izango ditu eta 60-70 minutuko iraupena izango du. Izen-ematea posta elektronikoz (kulturjarduerak@bizkaia.eus) egin behar da.
Erakusketa Markos Gimenoren Karteletrak dira. Markos Gimeno Eramuako artista polifazetikoa eta hitz-joko egilea izan zen. Sormenerako gaitasun handia zuen, eta bere ekoizpenak umorea eta ironiaz betetzen zituen. Ingurukoak alaitzen, entretenitzen eta pentsatzen jartzeko trebea zen. Bipolartasuna gaixotasunaren ondorioz, eta depresio tarteak jota, 2018an, 44 urterekin, bere buruaz beste egin zuen Eibarren.
Bere heriotzak Gimenoren inguruko lagun eta artistek aitortza egitea ekarri du, eta horren adibide da Markos Gimenoren Karteletrak erakusketa. 2023ko azarotik 2024ko martxora Gernikako Euskal Herria Museoan egon zen, 2024ko maiatzetik ekainera Bergaran, Ermuan 2024ko irailean, eta orain Bilboren txanda da.