Gaur, urriaren 31, ELAko sindikatua Jesusen Bihotza Plazan elkartu da, ASCOBI patronalaren aurrean, Viuda de Sainz enpresan urriaren 17an istripua izan zuen langilearen heriotza salatzeko. Gallartako El Campillo industrialdeko tailerretan gertatu zen istripua, langilea hondeatzeko makina baten motorra konpontzen ari zela. Urriaren 24an hil zen.