Kontzertua musika-eszena nazionaleko bi izen handi bilduko dituen emanaldi zirraragarria izango da. Alde batetik, "Spanish Brass" metal boskote ospetsua, ganbera-musikaren profesionalizazioan erreferentea, 2020ko Musikaren Sari Nazionalaren irabazle, eta bestetik, Ernesto Aurignac saxofoi jotzaile eta konpositorea. Aurignacek bere hiru obra aurkeztuko ditu kontzertuan, eta horietako bi erabateko estreinaldiak izango dira.
José Rafael Pascual-Vilaplana maisuaren gidaritzapean, jazzaren, sinfonismoaren eta lirismoaren arteko uztarketa izango da protagonista, musikaren botere eraldatzaileari eta aniztasunari egindako omenaldi batean.
Ikuskizunak musikaren bidezko lotura emozionalak eta kultur garapena bultzatzea izango ditu ardatz, musika-aniztasuna eta artisten arteko elkarlana nabarmenduz. Birtuosismoa, energia eta sentikortasuna uztartuko dira, entzuleei esperientzia ahaztezina eskaintzeko. Kontzertuaren sarrerak Euskaldunako leihatiletan, www.euskalduna.eus webgunean eta Kutxabank kutxazainetan eros daitezke.
Emanaldi honen ostean, abenduaren 1ean, Bilboko Udal Musika Bandak ikus-entzule txikienentzako "Gora musika!" ikuskizuna eskainiko du, Iñaki Urkizu zuzendariordearen gidaritzapean. Ene Kantak taldeko "Enekok" eta "Nereak" abesti ezagunak eta berri-berriak interpretatuko dituzte, familia giroko saio dibertigarri batean.