Programa hori ZINEXIT Zinema eta Giza Eskubideen 14. erakustaldiaren barruan dago, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Sailak antolatzen duena, Irudiberria Elkartearekin koordinatuta. Aurtengo edizioan DBHko eta LHko zikloetako 15 ikastetxetako 1.400 ikasle inguruk, 84 irakaslerekin batera, parte hartuko dute. Hauek dira ikastetxeak: Peñascal Fundazioa, San Luis Ikastetxea, Amor Misericordioso, Maristak, Madre de Dios, Nuestra Sra. del Carmen, San Pedro Apóstol, Otxarkoaga Prestakuntza Zentroa, Miguel de Unamuno BHI, Solokoetxe BHI, Zorrotza BHI, Artabe BHI, Pagasarribide BHI eta Kirikiño Ikastola.
2024ko edizio honetan REMEMBER MY NAME dokumentala hautatu dute (Elena Molina, Espainia, 2023. 73 min) Melillan migratzaile den adingabe talde baten bost urteko eguneroko errealitatea kontatzen dute dokumentalean. Beraz, zinema funtsezko baliabidea izango da, gaitasun kritikoa pizteko eta justiziaz eta pertsona guztien eskubide-berdintasunaz sakon hausnartzeko.
BOSA! programak ikus-entzunezko proposamen bat eskaintzen du bi modalitatetan: zinema-aretoan ikustea edo online ikustea ikasgelan. Honako hauek osatzen dute: hautatutako gaiak lantzeko film laburrak, ikasgelan hausnarketa-tailerrak egiteko material didaktikoa eta hainbat jarduera mota (eztabaidak, bizipen-esperientziak, informazio-esperientziak eta sormen-jarduerak).