Bilbon manifestazioa deitu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak, 18:30ean Plaza Eliptikotik abiatuta. Mobilizazioak asteartean publiko egingo duten kanpainaren lehen urratsa suposatuko dute. Era berean, ostiralean bertan Nazio Batuen Erakundeak 1947an Palestina Zatitzeko Plana adostu zuenetik 77 urte beteko dira. Hori salatzeko asmoa ere badute mobilizazioek, gaur egun azaroaren 29a Palestinarekiko Nazioarteko Elkartasun Egun gisa izendatua baita, mendebaldeko herrialdeek Israelen sorreran eta beraz palestinaren kolonizazioan duten ardura zuzena estaltzeko.