Arte-argitalpenen erakusketa eta salmenta eta kultura-programa zirraragarria uztartzen dituen ekitaldi honek argitaletxeen, fanzineen eta artisten 40 stand izango ditu, baita tailerrak, hitzaldiak eta kontzertuak ere. BANIZU NIZUKE KULTUR ANTOLAKUNTZA ETA DIFUSIO ELKARTEAK antolatzen du, Bilboko Udalaren babesarekin eta LATROUPE eta Artefakturen laguntzarekin.
BALAren helburua Euskal Herrian argitalpen-praktika independente eta esperimentalen sorrera eta hedapena sustatzea da. Gainera, hainbat formatutan lan egiten duten artista garaikideentzako topagune eta elkarrizketarako gune gisa kokatzen da, hala nola arte-liburuak, fanzineak eta autoedizioak.
Abenduaren 12an, osteguna, euskal ilustratzaileei eskainitako erakusketa egongo da da Atxuriko Voltaire.Lab espazioan, Euskal Irudigileak (APIE-EIEP) antolatuta.
Azokak ateak irekiko ditu abenduaren 13an, ostiralean, arratsaldeko 16:00retan, eta bertaratzen direnek askotariko jarduerez gozatu ahal izango dute, besteak beste, David Hornbackek argazkilaritza estenopeikoari buruz duen ikuspegi berezia aztertuko duen hitzaldia egongo da. Horretaz gain, Ant Espacio kolektiboak eta Mabel Esteban ilustratzaile, zeramikagile eta editoreak aurkezpenak egingo dituzte euren sormen prozesuak partekatuz.
Larunbatean, Urtzi Urkixok Voltaire Lab argitalpen proiektuaren aurkezpena egingo du, eta Brillo Editorial, Jan Barceló, Laboratorio de Artes Mixtas, Nina Izycka eta Lupemacanudo proiektuak ere aurkeztuko dira. Gauean, Joseba Irazokik kontzertua eskainiko du.
Igandean Nagore Legarretak emangio dio hasiera egunari, eta jarraian MARIA URCELAYk sortu eta interpretatutako 20 minutuko antzezlan laburra egongo da, JONE GARCÍAren testuarekin. Azkenik, kontzertua egongo da IbonRGkren eskutik.
BALAk Euskal Autonomia Erkidegoko argitalpen-praktika independenteak ikusarazi nahi ditu eta publiko orokorrari zabaldu, sorkuntzatik argitalpeneraino doazen prozesu artistikoei buruzko gogoeta sustatuz.