Adinekoentzako Zentro berria inauguratu dute Abandon

uriola.eus 2024ko abe. 10a, 12:49

Abandoko Adinekoen Zentro berria inauguratu zuen Bilboko Udalak atzo goizean, hilak 9.  Henao kaleko 52. zenbakian dago. Inaugurazioan Juan Mari Aburto alkateak hartu du parte.

Zentro berria Abandoko Erretiratu eta Pentsiodunen Elkartearen jarduerak hartzeko egokitua izan da. Elkartea 1989an sortu zen eta gaur egun 900 kide inguru ditu. Udalak 830.071 euroko inbertsioa egin du espazioa egokitzeko, eta lanak sei hilabetez luzatu dira. Lokalak 465 metro koadro ditu eta jarduera anitzetarako prestatua dago.

Inaugurazioan Juan Mari Aburto egon da eta berarekin egon dira Reyes Navarro elkarteko presidentea, Zuzendaritza Batzarreko ordezkariak eta Juan Ibarretxe Gizarte Ekintzako zinegotzia.

Zentro berrian adinekoentzako hainbat jarduera eskaintzen dira, hala nola, ingeles eta euskara kurtsoak, dantza, yoga, informatika, marrazkia, pintura, taichi, eta irakurketa. Gainera, elkarteak abesbatza propioa du, urteko hainbat egun seinalatuetan emanaldiak eskaintzen dituena.

Aurretik, elkarteak Mazarredo Zumarkaleko eta Uribitarte kaleko bi lokal erabiltzen zituen. Espazio berri honi esker, jarduerak baldintza hobeetan eta erosoago egiteko aukera izango dute.