Abenduaren 23an, 21:00etan. Ateak eta txarteldegia 20:30ean zabalduko dira.
Euskal Herriko musikari ezberdinak aurkitzen ditugu zuzeneko berezi honetan. Bertan 60 eta 70. hamarkadako soul musikaren izar handiei egingo diete gorazarre. Besteak beste Aretha Franklin, Ray Charles, Otis Redding, Etta James, Nina Simone edota Sam Cooke moduko artisten kantuak joko dituzte.