2025/04/03 20:15 - 22:00

Kontzertuak

Gaizka Insunza Kutxa Beltzan

Gaizka Insunza Kutxa Beltzan
Kutxa Beltza, Abando - Indautxu

Gaizka Insunzak kontzertua eskainiko du apirilaren 3an Kutxa Beltzan. Ateak eta txarteldegia 20:00etan zabalduko dira.

Gaizka Insunzaren bigarren bakarkako lana IAZ da, eta 2020an grabatu zen Audience taldearen lokalean Iñigo Etxebarrietaren gidaritzapean. IAZ 8 abestiz osatzen da, non instrumentazio xumea eta erritmo geldoak nagusitzen diren. Bere ohiko erreferenteak ahaztu gabe, disko honetan Gaizkak eremu berriak ere arakatu ditu. Zentsu honetan, Jazz edota Soularen eraginak nabariak dira. Gaur eguneko tendentzia orokorretik aldenduz, entzunaldi aktibo eta pazientea aldarrikatzen dira berehalakotasunaren aurrean, soiltasuna efektismoaren aurrean.