Urtarrilaren 23an gerraren gaiari buruzko hausnarketa-jardunaldia antolatu du Mundo Cero ikus-entzunezko ekoiztetxeak, BBK Fundazioaren laguntzarekin. Mundo Cero Talks BBK izeneko jardunaldia da eta arratsaldeko 16:00retatik 20:30era izango da. Jardunaldi honen lehenengo edizioa izango da eta bi urtez behin egingo da.
Jardunaldian hamar adituk parte hartuko dute, bakoitzak gerraren ondorioen inguruko 15 minutuko hitzaldi bana eskainiz. Horrela, problematika hainbat ikuspegitatik aztertua izango da: erresilientzia-istorioak, eragin psikologikoa, teknologia gatazka modernoetan, errefuxiatuak eta itsas erreskateak, berreraikuntza eta bake-prozesua...
Ekitaldia Tania Llasera erreportari eta aurkezleak gidatuko du eta adituen artean, besteak beste, Óscar Camps (Open Arms), Anna Surinyach (fotokazetaria), Khalida Popal (futbolari eta aktibista afganiarra), Muzoon Almellehan (errefuxiatu siriarra) eta Rafael Villasanjuan (Mugarik Gabeko Medikuak) daude.
Mundo Cero Talks BBK jardunaldiarekin dibulgazio-gune bat sortu nahi du Mundo Cero ikus-entzunezko produkzio-etxeak bere sorkuntzak ardatz dituen gaiak jorratzeko: gerra, iraunkortasuna, desberdintasuna, osasuna, hezkuntza, klima eta pobrezia. Urtarrilaren 23an, Mundo Cero Talks BBKren ekimen berri honekin, zazpi gai horietako bakoitza bi urtez behin landuko da.
Ekitaldia erakundeei, gizarte-eragileei, eduki-sortzaileei, enpresaburuei eta komunikabideei zuzenduta dago, eta aldez aurretik eman behar da izena esteka honen bidez.