2025/04/01 19:30 - 20:30

Aurkezpena

Ane Ablanedoren liburu aurkezpena Kafe Antzokian

Ane Ablanedoren liburu aurkezpena Kafe Antzokian
Kafe Antzokia, Abando - Indautxu

Ane Ablanedok “Zapalduon pedagogia edo nola libre hazi, hezi, bizi ” liburuaen aurkezpena egongo da apirilaren 1ean 19:30ean Kafe Antzokian.

Bilduma honetan, Aneren artikulu guztiak dira askatasunaren aldeko deia, edota askapenerako aldarri, eta denek luzatzen dute iraultza txiki edo handietarako gonbite inplizito edo esplizitoa. Bide horretan, lehen urratsa delakoan, ustezko egiak auzitan jartzen ditu, ohikoagatik normalak iruditzen zaizkigun jokabideak kuestionatzen, naturalizatuak ditugun hainbat erakunderen benetako jabetza eta aurpegia erakustarazten, edo egiturazko zapalkuntzen atzean funtzionatzen duen makineriaren mekanismoak agerira ekartzen, edo horretan saiatzen da, behintzat. Hain beharrezko dugun emantzipazio psikologiko, kolektibo eta nazional hori abiatu dadin, gure kontzientziak astintzen.