2025/02/12 18:30 - 20:00

Mahai-ingurua

Mahai-ingurua: Gerrako haurrak, bake loturak

Mahai-ingurua: Gerrako haurrak, bake loturak
Gogoaren egoitza, Abando - Indautxu

Mahai-ingurua: Gerrako haurrak, bake loturak. Otsailaren 12an 18:30ean Gogoaren egoitzan.

Gogora−Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak Euskal Kazetarien Elkartea lagundu du ‘Gerrako haurrak, bake loturak’ mahai-ingurua antolatzen.

Alberto Alonso Gogoraren zuzendariak eta Amaia Goikoetxea Euskal Kazetarien
Elkarteko lehendakariak emango diote hasiera hitzorduari. Miriam Duque kazetariak aurkeztu eta lagunduta, mahai-inguru honetan gerra garaian atzerrira erbesteratuak izan ziren haurren inguruabar historikoak eta kasu zehatz baten berri emango dute parte-hartzaileek. Hainbat herritako pertsonen artean bake-lotura berriak sortzeko balio izan dute gerrako haur horien ondorengoen eta Flandria (Belgika) bezalako lekuetan harrera egin zieten familien arteko lotura berriek.

Josu Chueca historialariak emango dio testuinguru historikoa gaiari eta Carlos Lopez, EFE Agentziako kazetariak, eta Rosa Ruizek emango dute familian jazotako kasu erreal baten berri.

Bertaratu nahi duenarentzat mahai ingurua zabalik egongo da, edukiera bete arte, eta
zuzenean linean ikusteko, helbide honetan emango da https://labur.eus/fN4w0